Painten erritmora

Ez dakit nori bururatuko zitzaion ondoko frikikeria, baina fijo txikitan Basik-eko eskulibirua oso osorik irakurri zuela, bere adineko haurrek futbolean aritzen ziren bitartean.  Tira, ba nolabait (azalpena Despues de Google blogan duzue) lagunik gabeko morroi honek Paint.exe programa hartu eta musika bihurtu du. Eta harrigarria badirudi ere, pixka bat editatu ondoren, musika oso dantzagarria atera zaio (non dantza = burua alde batetik bestera mugitu). 


Paint.exe by fisco130

Agian Micro$oft-ekoek sistema eragileak egiteari utzi eta musika egiten hasi beharko lukete.


Iturria: ddg

Comments

Popular Posts