Gordon Freemanen laburmetrai itzela (hamaikagarrena)

Gordon Freeman/Half Life 2ren unibertsoko laburmetraiak ehunka zenbatu daitezke (eta zenbatu ez baditut ere blog batean idazteak ematen duen sinesgarritasunaz diot). Hemen jada batzuk ikusi ditugu, eta horrela jarraitzeko xedea daukat, Half Liferen maitale amorratua naizen aldetik. Ez dakit  ondoko hau gustuko izango duzuen, ez bait du gauza berezirik erakusten. Bideoan Gordon Freeman agertzen da baina, gafapastak eta guzti, eta hori nahikoa da nire endorfinak pizteko. Zuenak ere piztuko dituela espero dut:


Iturria: Games Ajare.


Comments

Popular Posts