Asteazken musikala: Namekeko kanpainaren soinu banda errepikakorra

Muineraino sartu zaidan musika bat badago, gaurko hau da. Jarri, jarri martxan (jar ezazue martxan etengabe errepikatu dadin) eta segituan ulertuko duzue zergatik.




Dragoi Bola Z-ren soinu banda da. Namekeko kanpainan etengabe jotzen zutena, hain zuzen, Freezer eta espazioko gerlarien aurkako borroketan. Borrokak baino Gokuren begirada amaigabe haiek ditut nik gogoan. Izan ere atal osoa (edo bi, edo hiru) eman zezaketen Gokuk eta iFreezerrek ezertxo ere egin gabe, bata besteari begira, gainontzeko pertsonai guztiak ahoa gero eta gehiago zabaltzen zutelarik (nonbait horrek energia ematen zion Gokuri).


Hori begirada, musean ari dela dirudi...

Edozein modutan, niretzako hau izan zen sasoirik gogokoenetarikoa. Gainontzeko sasoiak baino gehiago errepikatu zutelako akaso, Dragoi Bolaren heldutasuna suposatu zuelako agian, edo auskalo zergatik. Eta zuena?

Oharra #1: Goear zerbitzua alde batera utzi eta Euskaltubekoa pasa naiz. Iragarkirik gabe eta askoz hurbilagokoa :)


Oharra #2: Euskaltubera audioa igotzeko informazioaren bila (urtea, hain zuzen) ohartu naiz ez dela Freezer idazten, Frieza baizik. Beno, hainbeste urte ezjakintasunean.

Oharra #3: Solomok hala eskatuta berriz jarri dut musika Goear-en bidez. Nonbait Euskaltube ez da itzuliko.

Comments

Solomo said…
Ezin da ikusi lotura! Berriz igo dezakezu mesedez??
makilakixki said…
Bai, zoritxarrez Euskaltube aspaldi erori zen eta ez dirudi berriz altxatuko denik :( Asteburu honetan igoko dut berriz nonbaitera. Esker aunitz abisuagatik. Eta ongi etorria Warp Bortzera!
Solomo said…
Eskerrik asko ongietorriagatik! Blog polita eta kuriosoa benetan! Lan bikaina.

Ea laster igotzen dezun, jejeje.
makilakixki said…
This comment has been removed by the author.
makilakixki said…
Aupa Solomo, hemen duzu musikatxo errepikakorra bueltan. Berriz ere Goear-en bidez jarri dut. Zoritxarrez iragarkiak jasan behar dira, baina tira. Goooza dezazula nik zu piperrekin gozatzen zaitudan bezala (txistetxarra = OFF).

Popular Posts