Marvel 8 bit-etan

Klikatu irudian ze bestela ez duzu tutik ikusiko!

Munduan badira sortzaileak eta parasitoak. Ni, parasito eraginkor baten modura, beste bloga batean ikusitako, beste sortzaile batek egindako irudi ederra erabiliko dut nire probetxurako. Marveleko super-pertsonaiak dira - Spiderman buru dutela, nola ez :) - Megamaneko 8 bit itxura moloi eta trendy horrekin. Gora super-heroiak, gora 8 bitak eta gora bizkarroiok.

Iturria: Pixfans.


Comments

Popular Posts