V'GER

1977ko irailaren 5ean irten zen gure planetatik


2009ko abenduaren 21ean 0,0017 argi urtetara zegoen, eguzki sistemaren mugan


eta 2217an itzuli zen, sortzaileekin bat egiteko xedearekin.


Comments

Superandoni said…
Klingondarrek Voyager bat ere suntsitu zuten ez?
joxe said…
Um, eta nik non ikusi dut V'ger dela seguruenik Borg-en jatorria?
Makilakixki said…
Superandoni, nik dakidala badago USS Voyager bat, baina uste dut ez zuela inork suntsitu (behintzat Memory Alphan ez dut bere suntsipenari buruz ezer topatu: http://bit.ly/96uzrV). Aldiz, V'GERek bai suntsitu zituen Klingon espaziuntziak, k't'inga-class motatako hiru, hain zuzen ere (begiratu berri dut, ez pentsa buruz dakidanik)
Makilakixki said…
Joxe, zuretzako 100 puxtarri. V'ger eta Borgen arteko erlazioaren inguruan gauzak ez omen daude oso argi. Batzuen aburuz V'gerrek sortu zituen, besteen arabera V'ger upgradeatu zuen makina planetak berak sortu zituen Borgak. Edozein kasutan zur eta lur geratu nintzen Star Trekeko lehenengo filman V'gerri buruz ari denean Spocki "resistance would be futile" entzun nionean.

Popular Posts