Doll Face

Interneten (askotan bezala) prokastinatzen ari nintzela laburmetrai honekin egin dut topo. 2007. urtekoa omen da, zahar samarra beraz internetek ohituta gauzkan erdibizitza laburretarako. Giza itxura eta makinen nahastea izango da agian, baina ikusi bezain pronto txundituta utzi nau. Gozatu, hau artea bait da.



Eta gainera mezua daramana. Baina nori axola zaizkio irakaspenak tartean robotak dauden bitartean?

Iturria: Abadia Digital.




Comments

iker said…
jodá, eta 2007koa... kalitate itzela dauka... 2010ean zertan arituko da honen egilea ?? ikusteko izango da...
Makilakixki said…
Baietz! Honek ere mailu bat molatzen du. Arale ere robota izanik, nola ez du ba molatuko?

Popular Posts