Benetan maite bazaitu, hau oparituko dizu

Berdin ama, zein aita, zein neskalaguna, emaztea, seme alabak, lagunak. Maite bazaitu ondoko sudadera oparitu beharko lizuke (bai, sudadera bat da). Amodioaren froga eztabaidaezina da. Tira, arazo bat eduki lezake, Batmanen pertsonaian gehiegi sartzea eta gaua teilatuz teilatu ematea. Esan berri dudana gahiegizkoa dela? Begira ezazu ba ondoko argazkia. Kaputxak begi bientzako irekidurak eta guzti dauzka!


Prezioa ere ez da makala, 73,99 dolarretan hasita. Super Hero Stuff web gunean erosi daiteke. Zuen blogaria maite baduzue, hementxe duzue erakusteko aukera.

Esker mila informazioagatik Ikerri, Warp Bortzeko sarearen arakatzaile freelance bihurtzen ari den horri.

Comments

Anonymous said…
ea noiz jartzen nauzun blogaren nominan !!!

pertsonalki, Supermanen kulero gorriak gehiago gustatu zitzaizkidan...jajaja


Iker
makilakixki said…
Nominan zaude jada. Blogak irabaziak dituenean, bion artean banatuko ditugu. Izan ere aurten -10 € tako irabaziak izan ditu. 5 € zor dizkidazu beraz.

Popular Posts