Warp Bortz Berrian!

Gertatu da. Ez zen inongo txantxa. Benetazkoa zen. Berriak Warp Bortzen argitaldutako "Atzera Begira: Emakume Bionikoa" sarrera Berriako 2009ko Martxoaren 11-ko alean, Zibergela atalean, 45. orrialdean (koordenatuak ematea faltza zait, Google Earthen zehazki kokatzeko) jarri dute. Nire begien gozamenerako.

Mila esker guzioi, zorionak guztioi. Irakurtzeagatik, iruzkinak bidaltzeagatik. Ezertarako balio ez duten gauzetan denbora galtzeagatik. Era horretan euskarazko frikismoa, gikismoa eta nerdismoa sustatzeagatik. Euskaraz ere Star Wars, Star Trek, robotak, superheroiak, Super Mario eta disketei buruz aritu daitekeela erakutsiz.

Mila esker berriz ere.

Eta orain, amari, amonari, lagunei, bizilagunei, robotei esatera noa...

Ikusi nahi baduzue: Warp Bortz Berrian.

Comments

ibai said…
Uste nuen hau kenduko zutela:


"(Arratsaldean "PSP"aren iritzia eta argazkia sin falta! Barkatu, liauta ibili naiz)."

Baina tira, jaja.

Zorionak! Eta orain autografoak sinatzera!
Makilakixki said…
Ez zen artikulurik onena ere, egia esanda. Eta gainera bideorik gabe zentzu haundirik ere ez dauka. Baina tira, hala eta guztiz ere ilusio ikaragarria egin dit Berrian agertzeak.
Anonymous said…
jeje, ba oraintxe ikusi dut, "cortar y oegar" egin dute soilik, ez nekien egunkariak "betetzeko" hainbeste arazo zegoenik, jaja
Anonymous said…
Aurrekoa ni nintzen

iker
Makilakixki said…
Jakn beharko zenuke Berria goi mailako egunkaria dena, punta puntako kolaboratzaileak dituena!

Popular Posts