Atzerabegira: Emakume Bionikoa

Aste honetako geldotasuna apurtuz (bitxia badirudi ere, gutxi ibili naiz interneten eta gutxiago idazten), atzera begira saileko sarrera aurkezten dizuet. Ion Litio bloga zoragarrian "V" telesailari buruzko iruzkina irakurtzen ari nintzela, garunaren sakonenean ahaztutako hautsez betetako zirkuitu batzuk berpiztu dituen telesaila aipatu dute: Emakume Bionikoa.

Bideoa ikusteko klikatu irudian. Youtubeko madarikatu hauek beste webguneetan bideoa sartzeko aukera kendu dute. Gora San Google!


Izugarri gustuko nuen ETB-ren hastapenetako telesail hau, batez ere eraikin bat kontrolatzen zuen Adimen Artifizial baten kontra aritzen deneko atal hura (zenbat aldiz ikusiko nuen kapitulu hura!).

Zein da zuek oroitzen duzuen ETB-ko saiorik zaharrena?

Gehigarria: Badirudi 2007. urtean remake bat egin zutela. Printzipioz remake hauek beldur ikaragarija ematen didate, baina Galacticarekin zer egin duten ikusita, auskalo. SciFi kateak Maiatzan eskeintzeko xedea omen dauka, baina uste dut ez dudala ordura arte itxarongo. Eta zuek?


Comments

Anonymous said…
eup !

ba neuk ere ikusten nuen telesail hau, jejeje, kontuan izanda, lehen bi telebista kate zeudala + ETB, ba normala da botatzen ziguten guztia irenstea (adi ! gaur egungo telebista-zaborrarekin, ia ia telebista UNIKOA nahiago dut, lehengo TVEk kriston kalitatea zeukan !!).
Ezagutzen dut "remakea" ere, anaiak ikusi zuen eta ondo zegoela iruditu zitzaion, nik nahiago dut aintzineko telesailak utzitako gustu onarekin jarraitzea.

Aurrehistoriako ETBk botatzen zituen telsailetatik beste bat etorri zait burura: MAGNUN, Tom Selleck, biboteduna, bere morroi erdi-japoniarra eta bere lagun beltza, helikopteroa zuena !! Koktel polita Hawai uharteetan...

Iker
Anonymous said…
Ze garaiak... ETBk ganorazko telesailak euskaraz bikoizten zituenekoak! Ea ETB3rekin gauzak hobetzen diren.

Ni ez naiz Emakume Bionikoaz oroitzen, baina Magnum-ez bai.

(Arratsaldean "PSP"aren iritzia eta argazkia sin falta! Barkatu, liauta ibili naiz)
Anonymous said…
Kaixo Makilakixki. Jon dut izena, eta BERRIA egunkaritik idazten dizut. Asteazkenero argitaratzen dugun Zibergela sailean, Emakume Bionikoaren inguruko Atzerabegirakoa artikulua publikatu nahi genuke, dauden bi erantzunekin batera. Warp Bortz blogean lizentzien bila aritu naiz baina ez ditut aurkitu. Normalean guk izena eta blogaren helbidea, eta guk argitaratzen dugun testuak jatorrikoak dituen lizentziak gorde eta mantentzen dituela argitaratzen dugu normalean. Beste zerbait zehaztea nahi izanez gero, edo eragozpenik baduzu, idatzidazu mesedez tartea@berria.info posta elektroniko helbidera. Mila esker, eta zorionak blogarengatik, oso interesgarria baita. Segi ondo. jon.
makilakixki said…
Magnum! Telesail hori ikusten ere orduak eman nituen (galdu esan behar nuen, eta agian aditz egokia zatekeen). ETB 1 katearen programazioa kaskarra dela uste duen jenderik badago. Izan ere, aspaldi, Tartaloren Ikusmira blogan (http://tartalorenikusmira.blogspot.com/2007/12/kalitatezko-euskal-telebista-baten-alde.html) honi buruzko zerbait idatzi nuen (jada blog hila, denbora faltagatik berritzen ez dudana). Bazegoen ere sinadura bilketa martxan, jada itxita dagona.

Eta ETB 3 horri dagokionean, Nafarroan ikusiko ote den ezin jakin oraindik (gure agintari bihotz zabalen menpe gaude).

Bide batez, Berria egunkaritik idatzi dute blogera (agian iruzkina ikusiko zenuten), Zibergela sailean bloga jartzeko asmoa dutela esanez. Hau berri IKEAGARRIJA da. Sinestezina hein handi batean. Baina zuek ere blogaren egileak zareten heinean eta zuen iruzkinak ere argitaratu nahi dituztenez, bidezkoa da zuen oniritzia eskatzea. Zer deritzozue?

Mila esker Iker eta Ibai.
Anonymous said…
Niregatik arazorik ez
Anonymous said…
kobratu duzunaren zein portzentai emango diguzu ??
makilakixki said…
Beno, oraingoan mozkinen %100 emango dizuet. Beraz, utzidazu kalkulagailua ateratzen. Ia zeroren ehuneko ehuna da..... kontxo, zero borobila! Zorionak, afaltzera gonbidatuko nauzue gutxienez!

Popular Posts