Asimoren arreba ederra

Bai, denok ikusi dugu jada, baina dakizuenez robotak maite ditut eta bideo honek zirrara sortu dit. Ez ahal da izugarria nola mugitzen den? Ai, udaberriak maitemina ekarri du nire bihotzera!



Ikkkeagarrija!

Iturria: Bideo hau konkretuki despues de google blogetik atera dut, baina berria edonon topa daiteke (baita komunikabide analogikoetan ere!).

Comments

Anonymous said…
Ikeagarriya benetan! Amesgaiztoak izateko modukoa, esan nahi dut. Lehengoan komentatu nuen lagun batzuekin... imajinatu Japoniako gobernuaren asmoak betetzen direla, 2015erako halako bat dagoela bertako etxe bakoitzean, eta horrelako bat hurbiltzen zaizula, esate baterako, supositorio bat jartzeko intentzioakin...


Ileak lazteko modukoa, benetan!
makilakixki said…
Supositorioena beti da ezatsegina, robot batek zein Homo sapiens batek jarrita. Niri ez zait zaila egiten bakoitzak bere etxean giza itxurako robota edukiko duela imajinatzea. Egia, 2015. urtea hurbilegi ikusten dut horretarako, baina azken finean, Roomba antzeko robotak ez dira hain gauza arraroa jada.

Popular Posts