Daneel Olivaw-k bere begi zibernetikoak irekiko balitu...
... ikara sentituko luke lehendabiziko aldiz. Izan ere badirudi Isaac Asimov-en Fundazioaren eleberrietan oinarritutako filmea egin nahian dabiltzala. Filme egileen irudimen falta, topikoenganako atxikimendua, akziozko gidoi sinpleetarako joera eta batez ere etortzear dauden moldaketen joera ikusita, ikarak jota nago. Bai, Yo Robot entretenigarria izan zen eta filmeko une batean edo bitan hotzikara sortu zidan, baina entretenigarria ez ezik, Asimoven Roboten sinplifikazio eskerga izan zela inork ezin du ukatu.
Akaso datorrena ikusita, R. Daneel Olivaw-k ideiaz aldatu eta gizateria babestea baino, gizakiak behin betiko suntsitzea komeni dela erabakiko du, beti ere zero legea jarraituz ...
Iturria: Abadia Digital.

Comments