Bender eta disketeen ezkutuko plana

Txantxa, kuriositate hutsa bezala hasi zena, maila kosmikoa hartzen ari da. Orain dela gutxi etorkizuneko robotak disketeekin ibiltzen zirela ikusi bagenuen, oraingoan, nor eta Bender Bending Rodriguez, Futuramako robot atsegin eta maitagarria, disketeekin dabil. Ikusi bestela:


Esanahia oraindik ez dut ulertzen, baina guzti honen atzean konspirazio kosmiko bat dagoelakoan nago. Disketeak desagertu direlakoan bagaude ere, oraindik dabiltza gure artean (hainbat irakurle txit agurgarrik baieztatu dezakeen bezala), ia ikustezin, baina aginte guztizkoa noiz lortuko zain. JUA JUA JUA JUAAAA!!!!!!!!!!

Iturria: Futurama 2x11.

Comments

Popular Posts