destrukzio kosmikoko arma definitiboa

FPS bideojokoen munduan badaude existitu behar ez zuketen armak. Arma suntsitzaileak dira, geldiezinak, eskuratzen dituen orori bidegabeko abantaila ematen diena gainontzekoen aurrean. Horrelako tramankulu definitiboen erabilera mugatu egiten bada ere beti dago arduragabeko modlariren bat FPS-etako armen oreka jainkotiarra hautsi nahian dabilena.

eta zeinen gustura geratzen zinen motozerra erabili ondoren

Aspaldi Nevergonnagiveyouup weapona ekarri genizuen Warp to the Bortzera. Hura suntsitzailea zen oso, baina baita erritmo eta klase handikoa ere. Aldiz, gaurkoan dakarkigunaren gupidagabeko boterearen arriskua hain da mugagabea ezen gizateriaren gogotik ezabatu beharko litzateke oraintxe bertan etorkizunik izango badugu. Pues hori.


Informazio gehiago: Abadia Digital.

Comments

iker said…
pasoteaaa !!! eta "mi pequeño pony" kutsu eta kolore hoiekin... Duke Nukenek halako batekin galaxia menperatuko luke...
Makilakixki said…
jajajaja! Mi pequeño pony? Noiz ikusi duzu zuk hori? Esan egia, Candy Candy ere jarraitzen zenuen, ezta? ;)
iker said…
bai noski !!!!
Makilakixki said…
Banekieeeeen! Portzierto, ez duzu Candy Candyren kromorik izango nirekin kanbiatzeko, ezta?

Popular Posts