kaloriak ninjatzen

Uda iritsi zaigu eta gu hemen, patata frijituak esku batean, Naparbier garagardoa bestean eta  kontsolako mandoa bestean. Japonen ostera badute jokabide auto-suntsitzaile honetarako konponbidea. Kalorien Ninjak  dira eta Hatori bezala hamaika trikimailu darabilte kiloak irabazteko duzun joerari aurre egiteko. Horretarako katana erabili behar badute ere.


Portzierto, bideoa egin duten morroiak ninjakeriez betetako kanala du Youtuben.

On egin!

Comments

iker said…
jajaja oso ona !!!!
assar said…
Hori da nik behar dudana kilo pare bat jaisteko!
Makilakixki said…
Aupa assar eta iker. Dirudienez, gauza on guztiak bezala Japonen jarriko dira martxan lehenengo eta ongi badoa AEB eta azkenik Europara esportatuko ei dute. Zoritxarrez Europaren kasuan badirudi patata frijituen presio taldeak gure europarlamentariekin eta SGAErekin biltzen hasi direla, xoxak patrikan, proiekua atzera botatzeko. Baina tira, beti izango dugu ninjak kanpotik inportatzeko aukera.

Popular Posts