jetpack (tm)

Japoniarrak gugandik milioika urtetara daudela denok dakigu. Hemen ez bezala robotak dituzte pertsona zaharrak zaintzeko, inplanteak dituzte garunean hiria kontrolatzen eta babesten duen inteligentzia artifizialarekin konektatzeko eta etengabeko erasoak jasaten dituzte robot edo/eta munstro erraldoiengandik, beren bizitzari gatza eta piperra emanez. Guzti hau denok dakigu. Ez genekiena hauxe zen, Jetpackak (TM) pasiatzera joateko erabiltzen dituztela.



Moooola!

Iturria: Games Ajare eta nire jakituria mugagabea.

Comments

iker said…
REDIOXLA ! hori dek katxarro polita, intertenen bidez erosi daiteke ???
kamikaze odola eramaten du horrek zainetan...jaja
Makilakixki said…
Ez dakit ba. Punta puntako teknologiak ez ohi dira ebay saltzen, baina applek berea ateratzera itxaron besterik ez dago (iPack agian) saldan ere aurkitzeko (hortxe itzulpen earra).

Popular Posts