Eta milaurte honetako zozketaren irabazlea da.....

Hemen nauzue berriz, egun batzuez nagiak eta nekeak jota egon ondoren, bueltan naiz. Eta berri onekin gainera, irakurle txit batentzako behintzat. Izan ere, zozketaren emaitza prest dago. Hemendik gutxira Warp Bortzeko irakurle baten bizitza aldatu egingo da. Hemendik aurrera kalitatezko eta teknologikoki punta puntako entretenimenduaren munduan sartuko da (gutxi gora behera).

Esan nizuen notariorik ez zela egongo, baina hala eta guztiz ere zozketa bidezkoa izango zela. Lehenengoa egia zen, bigarrena .... ere bai, espero dut. Izan ere, nire nahiak eragin zezakeen edozein zehartasun ekiditzearren, zozketa 114.378 aldiz errepikatu dut, guztiak begiak itxita, hankak eta besoak bakoitza zuhaitz baten 8 adarretara lotuta. Zozketa guzti horien batezbestekoa makilaz eta izotz puskaz eginiko abako bat erabiliz kalkulatu ondoren, lehioko behiren lurrunean idatzi, eta euriak ezabatu zuen dena.

Ondorioz, oparia Ibairi ematea erabaki nuen, horrela nahi dudalako. Zorionak Ibairi, bai eta parte hartu duzuen guztioi, Aitona, Meriyein, Iker eta abar, guztion artean bloga eta zeuen burua aberastu bait duzue.

Zorionak Ibai, bidalidazu zure helbidea posta honetara eta laster batean sekulako oparia zure etxeko atarian topatuko duzu.




Comments

ibai said…
BIKAIN!!! Eskerrik asko! Orain azterketekin nabil, baina laister bialduko dizut helbidea! jaja! PSP bat (txinoetakoa izan arren) niretzat! Eskerrik asko eta jarraitu idazten!
Makilakixki said…
Eskerrak zuri, zure parte hartzea gabe, blog hau ez bait zen gauza bera izango.

Zorte on azterketekin!

Popular Posts