disketeak strike back!


Hemen dira berriz. Esan nizuen, esan nizuen eta esan nizuen (errepikakorra bilakatzen ari ahal naiz?) disketeek plan misteriotsu bezain mehatxagarria daramatela esku artean. Oraingoan posterra besterik ez da, egungo programa bat edukitzeko beharrezkoak diren disketeak erakusten dituena. Lau poster ezberdin dago: iTunes 8 (46 diska), Photoshop CS4 (358 diska), Sims 3 bideojokoa (1760) eta Firefox (12 diskete nabigatzailerako eta 36 gehigarrientzako).

Hobe dugu beren nagusitasuna onartu eta haiekin bat egin. Bestela beranduegi izan daiteke...

Iturria: Microsiervos, antreposhop.

Comments

Popular Posts