Berriz gertatu da: Solo eta Greedoren kantinako eszena berregin dute



Labur-labur esanda: Oraingoan Greedok Maklunky esaten diolako tiro egiten dio Han Solok.



Afera zertaz doan ez dakien despistatuarentzako: 
  • 1977. urtean, Izarretako Gerra: Itxaropen Berria estreinatu zenean, Han Solok tiro batez hil zuen Greedo, honen mehatxuei erantzunez. 
  • 1997an, CGI-a asako sartzearekin batera, George Lucasek Han Soloren irudia zuritu nahian, eszena aldatu egin zuen, oraingoan Greedo zelarik lehenengoa tiro egiten. Emaitza, noski, Greedoren kalterako izaten jarraitu zuen. 
  • 2004an DVDaren sukarrarekin batera, aurreko aldaketa gehiegizkoa zela ikusita, biek aldi berean egiten zuten tiro. Hildakoa, noski, Greedo berriz ere.
  • 2011an, filma Blue Ray argitaratzearekin batera, biek aldi berean tiro egin, baina eszena laburtu egin zuten. Auskalo zergatik.
  • Ta 2019ra iritsi gara, filmak Disney + streaming plataforman estreinuarekin zeozer egin behar zela eta eszena berriz aldatzea erabaki dute. Oraingoan, biek egiten dute tiro aldi berean, baina Greedok Solori Maklunky esan ondoren. Inork ez daki hitz horrek zer esan nahi duen, baina larria izan behar du benetan.
Zentzugabekeria hau nik asmatutakoa dela iruditzen bazaizue Wikipedia artikulura jo dezakezue (bai, berariazko artikulua dago gaiaren inguruan) edo ondoko bideoan baieztatu:

Eta ez ahaztu, ez esan inori Maklunky, blaster baten tiroaren ondorioz hil nahi ez baduzue behintzat.

Comments

Popular Posts