Doomguy edertu egin zaigu


Hala da, Doomguy edertu egin zaigu, garrantzitsua balitz bezala. Eta ez naiz 2016ko bideojoko zoragarriaz ari, jatorrizko bideojokoan, pantailaren azpikaldean ikusi genezakeen aurpegitxoaz baizik; sufritu, erotu, odoleztatu egiten zen horretaz.


Redditeko hari batean eta Futurism webgunean arras ongi azaldu duten bezala adimen artifiziala eta eskulan pixka bat erabiliz eguneratu diote itxura gure Doomguy maiteari (xeetasunak jakin nahi badituzue, hortxe dituzue estekak). Eta emaitza nahiko errealista da, egia esanda.


Portzierto, zuen lagun blogari honi eguna alaitu nahi badiozue kamiseta hau da modurik egokiena. Hortxe uzten dut.

Comments

Popular Posts