Dragon espazio-ontziaren porturatzea Interstellar estiloz


Hala da, gif irudiek ez dute soinurik

2019ko martxoaren 3an Dragon2 espazio-ontzi moloiak Nazioarteko Espazio Estazioarekin egin zuen bat lehenbiziko aldiz (Eureka blogean duzue informazio guztia eta gehiago), gertatu ohi den bezala nahiko modu antiepiko batean. Epikotasun gabezia hori zuzentzeko Chandan Sinhak Interstellar filmaren musikie gehitu dio porturatzeari Twitterren, eta emaitzak nabarmenki atsegingarriak dira.


Mesedez, norbaitek abia dezala change.org kanpaina bat porturatze guztietan horrelako musika jarri dezaten.

Extra life: Interstellar filmaren porturatzearen agerraldia, jakin minez geratu zaretenontzako.
2X Extra life: Bideoa, bideo formatuan, jatorrizko txioa ikusten ez duzuenontzako.

Comments

Popular Posts