Wii Shop Channel forever


Gaur, 2019ko urtarrilak 30, Nintendoren Wii kontsolaren denda betirako itxiko dute, hamabi urtez, bai, 12 urtez irekita egon ondoren.

 
Ni ez nau ustekabean hartu, baina txiripaz. Aurreko astean honen berri ematen zuen albistea irakurri eta segituan atera nuen Wiia armairutik. Bai, armairuan nuen, baina abendutik bakarrik, urte guzti hauetan telebista azpian izan ondoren. Tira, gauza da Wii puntu batzuk nituela oraindik eta gastatu nituela, gaurtik aurrera puntuak galduko direlako.
Ba guzti hau ospatzeko hemen duzuen Wii Shop katearen musikatxo ederra, hamar orduz jarraian. Agur eta ohore, Wii Shop!

 

Comments

Popular Posts