Nicolas Cage film guztietan nahi dugu!



Adimen artifiziala teknologiaren gailurra den bezala Nicholas Cage kulturarena denean biak uztartzea baino ez dago gizateria gure auzo galaktikoaren auzo-lotsa bihurtu eta denbora luze-luzean isolatuak izateko. Gero harrituko gara estralurtarren seinalerik edo bulkandarren bisitarik jasotzen ez dugulako.


Zer egin dute bada gizaki hauek oraingoan? Ba edozein bideotan Nicolas Cageren aurpegia jartzeko gai den programa adimentsu askoa garatu. Eta noski, ondorioak ez du atzera bueltarik. Abisatuak zaudete.




Noski, teknologikoki aurrerapen handia da eta erabilera ez da Nicolas Cageren aurpegia jartzera mugatzen, baina hori guri bortz axola. Oraingoz.

Comments

Re´lar Kvothe said…
Gora tomate transgenikoak!!!
makilakixki said…
Gora!....estoooo......bai. Gora!? (zergatik?) #OhMyGodIAmConfusedMrStark

Popular Posts