Star Wars Tomy Wiseau bertsiona


Daitort, duela gutxi arte ez nuen The Room filma ezagutzen The Disaster Artist filma ikusi nuen arte. Zertaz ari naizen ez dakizuenentzako, The Room film txarren Citizen Kaine filmatzat dute "adituek" eta The Disaster Artist film horren grabazioaren nondik norakoei eta bereziki Tomy Wiseau gidoigile, zuzendari, protagonista, ekoizle eta oro har pertsona bitxiari buruzko filma da, eta oso ona gainera.


Bada, norbaitek azken aldiko bi film onenak fusionatu ditu, Star Wars The Last Jedi eta The Room, emaitza jarraian duzuen bideo puska delarik:


Eta The Room filma nolakoa den jakin nahi baduzue, Youtuben baduzue laburpen zoragarri bat.

Comments

Popular Posts