Izan zitekeen Star Wars: kontzeptu trailerra



Izarretako Gerraren 4. atala, Itxaropen Berria ez zen bat batean sortu eta gertatu ohi den bezala garapen fasean aldaketa dexente egon ziren nahiko berandura arte bai istorioari dagokionean, baita estetikari dagokionean. Besteak beste, Han Solok azal berdea omen zuen, protagonista Luka Starkiller emakumea zen eta kristo guztiak erabiltzen zituen argi-sableak (edo lagunartean modu okerrean esan ohi den bezala, laser-ezpatak, meh).

Filmaren garapenean atzean garatutako estetika hori erabiliz trailerra egin dute animazio eta efektu berezien Dave eskolan eta emaitzak bestelako Star Wars bat egon zitekeela erakusten digu. Edo badagoela, unibertso paralelo batean non ni Elon Musk naizen eta oporrak Marten pasatzen ditudan. Baina hori beste istorio bat da...



Iturria: Xataka

Comments

Popular Posts