2001: Espazioko Odisea Arthur C. Clarkek berak irakurria


Zer dago 2001: Espazioko Odisea ikustea baino hobeagorik? Liburua irakurtzea izan daiteke beste erantzuna, baina orain badugu hirugarren aukera bat. Eta orain diot baina egitan 1976. urtetik dugu aukera, soilik gizartearen oroimen kolektibo ahulean ahaztua izan dela hirugarren aukera hori: liburua entzutea.

1968ko soinu bandaren LParen ilustrazioa
Bai, hala da, audiobook batez ari naiz, baina 1976. urtean biniloan argitaratutako audiobookaz eta Arthur C. Clarke berak grabatutakoa. Orain betieretasunerako (edo erreprodukzio eskubideak urratzeagatik ezabatua izan arte) digitalizatutakoa. Entzun bada 2001: A Space Odyssey eleberriaren azken atalak binilo diskaren A eta B aldeetan:



Eta orain portziertoki batzuk:

1) Filma Arhur C. Clarkeren The Sentinel istorio laburrean dago oinarritua.
2) Filmerako gidoia Stanley Cubrickekin batera idatzi zuen Arthur C. Clarkek. Idazteko prozesua nahiko amesgaiztozkoa izan omen zen Clarkek The Lost Worlds of 2001 liburuan aitortzen duen bezala.
3) Filmaren gidoia eta eleberria batera idatzi zituen Arthur C. Clarkek, baina diferentzia nabarmengarriak daude bien artean; adibiderako, eleberrian gertakariak Saturnon ematen ziren, baina eraztunak egiteko zailtasunak zirela eta filmean Jupiterren gertatzen zen dena.
4) 2010: Odyssey Two eleberrirako Clarkek filma hartzen du oinarri eta ondorioz gertakariak Jupiterren gertatzen dira Saturnon beharrean. Irakurlea ez nahasteko oharra idatzi zuen hitzaurrean.

>Iturria: Open Culture

Comments

Popular Posts