Science Kombat Fight!


Nor ez du inoiz amets egin historiako zientziari handienen arteko borroka-txapelketa batekin? Ametsa egi bihurtu da Science Kombat bideojokoarekin.


Mortal Kombat edo Street Fighter mitikoen bertsio honetan Einstein, Stephen Hawking, Nikola Tesla, Alan Turing, Marie Curie, Isaac Newton, Pitagoras eta Charles Darwin aukeratu ahal izango ditugu makinaren aurka burrukatzeko. Bakoitzak kolpe bereziak izateaz gain konboak ere baditu. Esaterako, Hawkingek zulo beltz bat era dezake, Curiek bola radiaktiboak jaurtitzen ditu eta Turingek bere bertsio robotikoa bidaltzen du aurkariaren aurka. Molatxen ezta? 

 
Zeren zain zaude bada jolasteko? Science Kombat nabigatzailerako bideojokoa da, beraz instalatzeko beharrik ez. Eta laster zuen gailu mugikorretan...

Iturria: The Verge

Comments

Popular Posts