Iritsi da Dragoi Bola berria!!!


Iritsi da unea lagunok. 18 urte, bai 18 urte, joan dira Dragoi Bola GT bukatu zenetik eta 29 jatorrizko Dragoi Bolatik. Dragoi Bola belaunaldiartekoa dela esan dezakegu jada. 

Dakusazuen bezala, Boo-ren osteko unibertsoan du oinarri sail berriak

Telesail berriak Dragoi Bola Super du izena eta joan den uztailaren 5ean eman zuten FujiTV telebista japoniarrean. Eta zer ikusi dezakegu lehenengo atal horretan? Ba ezer gutxi egia esanda. Betiko Dragoi Bolako atal betegarri bat da, bai, marrazkilari talde traketsak egiten zituenen antzekoa baina marrazki kalitate onarekin. Motel samarra beraz.

Azpian duzuen lehen atala japonieraz dago gaztelerazko azpitituluekin. Euskaraz noiz izango dugun jakiterik ez dago, baina nago epe laburrean ez dela izango. Momentuz japoniera hobetzen hasi gaitezke behintzat. Goza:
Editatua: @urtzai k abisatu digunez @EuskoManga koek plazaratua dute jada lehenengo atal hau, Gokuren jatorrizko hizkuntza den euskarazko azpitituluekin. Gora zuek!




Eta nostalgiko-zaharruno horientzako hemen duzue DB-ren lehenengo atala. Euskaraz legezarrak (eta Shenron Herensugeak) agintzen duen moduan. Ez horregatik:


Comments

EuskoManga said…
Webgune bikaina duzu! DBSko bideoa ez da ikusten ordea, koderen bat aldatu baikenuen.

Besterik gabe, ondo segi! :)
makilakixki said…
Esker mile! Bideoarena konpondu beharko orduan, baina ez aldatu soberan kodea, mesedez!

Popular Posts