Zeres planeta nanoan


Zeres planeta nanora (bai, Pluton bezala baina gugandik askoz gertuago) martxoian iritsi ginenetik hainbat irudi atera ditu Dawn espazio-zundak, besteak beste distira handiko egitura misteriotsuak aurkituz. Bada, atzoko APOD (Eguneko Astronomia Irudia-ren ingelerazko akronimoa) webgunean irudiokin osatutako animazioa erakutsi zuten eta zinez, pantaila osoan eta pertsianak jaitsita ikusiz gero batez ere, bertan zaudenaren sentsazioa sortzen duela. Zoragarria.


Eta orain ikusi duzula bideoaren magia pixkatxo bat zapuztuko dizut, izan ere animazioari dramatismoa ematearren azaleko egituren altuera bikoiztu eta atzealdean izarrak gehitu dituzte. Baina tira, oraindik molatzen du, ezta?

Iturria: APOD

Comments

Popular Posts