GNU/Linux-en nagusitasuna eta txu-txu trena




GNU/Linux gainontzeko sistema eragileen gainetik dago jakina denez eta nagusitasun horren lekuko ondoko bideoan duzue. Zein beste sistema eragile ezagutzen duzue bere terminalean Low-Res  eta ASCII karaktereekin txu-txu tren bat hain xarma handiarekin mugitzeko gai dena? Pues hori.


Suposatzen dut trena zuen sistemetan frogatzeko irrikaz egongo zaretela denok. Horretarako sartu terminalean ondoko kodea:
sudo apt-get install sl
Behi instalazioa burututa abiarazi trena terminalean tl sartuz. Nahi izanez gero ondoko aukerak dituzue trena kustomizatzeko:

  • -a : Istripu modua: Jendea ohiuka ikus daiteke.
  • -l : Tren txikia baina bagoi gehiagorekin
  • -F : Tren hegalaria (moloia, ezta?)
  • -e : Animazioa Ctrl+C -rekin edozein unetan gelditzea ahalbidetzen du.
Eta goza!

Iturria: It's Foss

Comments

Popular Posts