Kung Fury, 1989-tik hona gertatu den gauzarik handiena (ia)


Ea, DeLorean bat, Thor, Errealitate Birtuala, Powerglove-a, Naziak.... hau handia da aisuec!

Ez esan hau ikeagarri handiya ez denik: 80. hamarkadako akzio-kung-fu film berria garaiko estetika, musika eta topiko guztiak dituena, baina hamar bider handituta. Erokeria handi honek Kung-Fury du izena eta Kickstarterren bidez film osoa egiteko behar duten diruaren bila dabiltza. Ez dakit film osoak pena mereziko ote duen, batez ere gaindosi otxentero batek ezer onik ez dakarrelakoan nagoelako (begira nola geratu nintzen ni), baina trailerra behintzat ezin duzue galdu.


Beno, ba aurrekoa gustuko izan baduzue ezin imajina dezakezue filmaren musika bideoaren handitasuna. Pista bat emango dizuet soilik: David Gasselhoff



Iturria: Paraiso friki

Comments

Popular Posts