Super Parkour Bros.



Jakina da parkour egiten baduzu edozein mozorro jantzi eta bideoa grabatu dezakezula, ondoren [sartu hemen zure gustuko superheroi/bideojoko pertsonaia] zarela esan eta listo, arrakasta ziurtatuta duzu. Hau da hain zuzen ondoko bideoan egin dutena, hori bai, CGI apur bat sartuta. Eta emaitza ez da batere txarra egia esanda, zeren parkour+Super Mario beti da WIN handi bat.


Parkourra gustuko baduzu eta Spiderman zalea bazara ez galdu duzu zuretzako espreski zintzilikatu genuen bideoa.

Iturria:  @I_am_1980

Comments

Popular Posts