EGUBERRI ON, LURTARROK!



Azken egunotan Olentzeroren izaeraz ari dira lurtarrak etengabe hitz egiteko behar hori asetzen laguntzen dieten sare sozialen bitartez. Olentzero gizona beharrean emakumea dela, maritxua... Eztabaida oso ongi dago lokatzetik atera berri diren izaki adimendunentzako, baina errealitateari bost axola zaizkio zuen nahiak eta errealitate hori Olentzero estralurtarra dela da. Onartu ezazue behingoz.

Horregatik hurbiltzen zaizue urtean behin soilik, izarren arteko distantziak eskergak direlako, bai eta FTL-a menderatzen dugun gizakiontzako ere. Ze uste zenuten ba?

EGUBERRI ON, LURTARROK!

Comments

Popular Posts