SEGURTASUN-ROBOTAK ALOKATU DAITEZKE JADA. PUES EDERKI.


Orduan 6,25 dolar ordainduta zure segurtasun-robot pribatua izan dezakezu. Adimen artifizial aurreratuaz, malgutasun eta abiada biziaz eta punta-puntako arma ez hilgarriez ornitua jai dute gaizkileek. Baina ez. Adimen mugatua du, ez darama armarik (eskerrak) eta edozer gauza gertatzen dela gizakien laguntza beharko du, baita erortzekotan zutik jartzeko ere. Terminatorren lehengusu tontoa beraz.
Hori bai, wifia du eta malaletxe itxura ere bai, eta gauza biek molatzen dute. Portzierto, bere izena ez da RobbyKnightscope K5 baizik.


Iturria: Error 500.

Comments

Popular Posts