STAR TREK: AXANAR, KALITATE GORENEKO FAN-FILMA



Fan filma esatea gutxiegi da kasu honetan, izan ere Star Trek-eko unibertsoan kokatzen den Star Trek: Axanar filmaren atzean daudenak ez bait dute zaletuen talde soil bat osatzen; Hortxe dituzue esaterako Battlestar Galactica klasikoko Apollo (Richard Hatch) eta Star Trekeko Sulu (George Takei) bertzeak beste. Eta nabaritzen da, Kickstarter-eko kanpainian plazaratutako eta jarraian ikus dezakezuen Prelude To Axanar laburrari kalitatea dario bideoaren 1080 pixeletatik. Goza dezazuela.


Portzierto, kanpainian laguntzekotan bazaudete dakizuela behar zutena baino sei aldiz gehiago atera zutela. Ea orain agindutakoa betetzen duten, Quark enean diru guztia Daboan xahutu beharrean.

Iturria: Space.com

Comments

Popular Posts