Star Wars, komiki txinatarra

Txinan ba omen zuten (orain zuzenean pirateatzen baitituzte filmak, kristo guztiak egiten duen bezala) mendebaldeko filmak komikietara moldatzeko ohitura. Komikiotan mendebaldeko istorio horiek moldatu egiten omen zituzten gainera, suposatzen dut batzuetan beren kulturara moldatzeko eta beste batzuetan plazer hutsagatik agian. 

 
Gauza da blogosferan Star Wars-en komiki txinatarra dabileta bolo-bolo azken aldian, txinatarra izateak sortzen duen ikusmina ezezik hainbat moldaketa bitxi dakartzalako, tximino itxura duen Chewaka edo espazio-ontzien itxura "berritua" adibidez (nik behintzat Yamato eta Gemini kapsula atzeman ditut). Moldaketok zuzen edo oker, pena merezi du:



Iturria: Barrapunto, McGreene

Comments

Popular Posts