TYRELL KORPORAZIOAREN G0G0 1.0 MODELO BERRIA

Prest dago G0G0 1.0 robot dantzarien modeloa Marte eta Ilargiko aisialdi sektoreetara bidalia izateko. Bertan, nola ez, errebolta egin eta turista guziak akatuko ditu, bere eskuen mugimendu higuingarri horretaz baliatuz. Mugimenduaz eta batez ere azazkal bakoitzaren azpian duen katanaz.
Tyrell korporazioak plazaratutako bideo honetan prototipoaren funtzionamendua ikus daiteke arras ongi. Ikusten ez dena da inguruko gizakiak nola txikitu zituen jarraian, bideo bertikal zikina grabatzeagatik. G0G0-k finean gizarte kontzientziarako txiparekin hornituta bait dago.


Iturria: io9

Comments

Popular Posts