Doom: 20 urte eta oraindik petatzen

Gaurko egunez, duela 20 urte (1993. urteko abenduaren 10ean) igo zuten Doom bideojokoaren shareware bertsioa (gaztetxoentzako oharra: bertsioa osorik izateko telefonoz egin behar baitzen erosketa garai haietan) Wisconsin-Madison-eko unibertsitatearen zerbitzarira eta zerbitzaria, nola ez, hil egin zen.



Hortik aurrerako guztia HISTORIA da, horrela hizki larriekin, Doom sekula izandako FPS-rik handiena eta basatiena izan baitzen. Doom-ek (id software, Romero eta Carmack-en bitartez) unibertsoa aldatu zuen. Betirako.


SUCKEEEEERS!



Comments

Popular Posts