Reboot berrabiarazi

Oroitzen Reboot? Nik duela gutxi arte ez, nonbait iraganeko memoria urrunetan zokoratuta, azaleratzeko gakoa ahaztuta. 

Orain bai ezta?

Reboot 90 hamarkadako animaziozko telebista saioa izan zen, ETB-n eman zutena. Zehazki noiz eman zuten ez dakit, baina oroitzen naiz garai haietan sekulako berrikuntza zela, oso osorik ordenagailuz eginda baitzegoen. Zer esanik ez ETB-n inoiz ikusitako gauza zela. Oroitu oroitzen naiz ahal nuenean ikusten nuela, eta ahal nuenean (tokia zuen zintarik banuen inguruan) grabatu ere egiten nuela.

Gauza da saioa berpizteko intentzioa dutela. Bost axola xehetasunak, egun ordenagailuaren bidez eginiko animazioa eguneroko gauza delako. ETB-n emango ote duten ere bortz, hemen Nafarroan ez delako ETB3 ikusten&ikusiko, gauzak nola dauden ikusita. Baina gutxienez berriak Reboot-en oroitzapena azaleratu dit eta sarrera (ber)ikusteko irrika piztu:


Iturria: iO9

Comments

Popular Posts