Zonbiak Marten

Ez da NASAren azkenengo aurkikuntza, ez, baizik eta Hollywooden azkenengo ideia apurtzailea. Zonbiak modan badaude eta Marte ere bai, elkar ditzagun biak. Ondoren aukeratu izenburu erakargarri bat: Zonbiak Marten, edo Marteko Zonbiak, edo Zonbi Martzianoak, edo Azkenengo Egunak Marten.  Uste dut azken hau aukeratu dutela, baina berdin dio. Azkenik, egin trailer gogoangarria eta listo:


Enpin, gogoak baditut edo bat batean filma ordenagailura jaisten bazait nik ezer egin gabe eta aldi berean Andromedako neska eder bat esku batean garagardoa eta bestean patata frijituak dakarzkidala agertzen bazait, ikusi egingo dut. Baina egia esanda gauza aspergarriak ikusteko baditut Star Gate SG1-eko lehenengo denboraldia edo Star Trek Voyager-eko denbora bidaiei buruzko atalak.

Twitterren ikusia (@Eurekablog)


Comments

Popular Posts