Warp Bortz abiaduran


Warp Bortzek mundua aldatu zuela ezin duda daiteke, Archer-tarrei galdetu besterik ez dago. Baina zer esan nahi du zehazki Warp 5-eko abiadurak? Hemen duzu ba zure zalantzak uxatu eta jakin-mina aseko duen grafiko argigarri askoa.

oharra: 143 billion mph = 63926720 km/s

Jatorrizko webgunera jotzen baduzue gainontzeko warp abiaduren ekibalentziak ikusi ahal izango dituzue, abiadura orbitaletik warp 10-eraino (eta bai, teorikoki muga gaindiezina bada Star Treken hainbat aldiz gainditu dute, nola ez).

Portzierto, bitxikeria txiki bat bezala, gizakiak inoiz bidali duen espazio-ontzirik arinenak, New Horizons-ek, bederatzi urte beharko ditu Plutonera iristeko. Warp 5 abiaduran 3 minututan zeharkatu genezake Eguzki Sistema. Ño!

Comments

Popular Posts