Epi eta Blas distopikoak
Ez da lehenengo aldia telebistako pertsonaien bertsio errealistak ekartzen ditugula Warp Bortzera. Adibidez Freeza, Kirbi, Moe eta Homer izan ditugu lehenago, baina haragi-hezurrezko Epi eta Blas hauena gehiegizkoa da, muga gainditzen du. Ikus eta asteburu ona izan dezazuela, ahal baduzue. Nik behintzat pertsianak jaitsita, argiak itzalita eta iskina batean makurtuta gorputza aurrera eta atzera mugituz "ez da egia, ez da egia" esanez emango dut asteburua.
Iturria: Paraiso Friki.
Comments