Une zaharrunoak: EPSON PC J1

Duela gutxi amaren etxean armairuak sakeatzen ibili nintzen, aspaldi egiteke nuen lantxo bat. Besteak beste Spidermanen komiki bilduma, marrazkilari (oso afizionatu) garaiko zirriborroak eta azpian ikusten ahal duzuen altxorrarekin egin nuen topo: EPSON PC J1 bat.



Gurasoek erosi zutenean jada zaharrunoa bazen ere bere garaian (historiaurreko 1987. urtean) sekulako ordenagailua izan omen zen, 8 MHz-tako turbo abiadura (gehiegizkoa izatekotan 4 MHz-tara jaitsi zitekeena) eta 512 KB-etako memoria (640 KB-etara hedatu zitekeena sosak izanez gero) zituela besteak beste. Hemen doazkizue zotina kentzekoak diren gainontzeko espezifikazioak:

  • 16 bit-etako 8088 mikroprozesatzailea, 4.77 zein 8MHz-etara ibili zitekeena >OU YEAH!
  • 512KB-etako memoria nagusia, 640KB-etara hedagarria.
  • 16 KB-etako ROM memoria.
  • 5-14 hazbeteko diska unitate bakarra (eta nahikoa), alde bikoitza, dentsitate bikoitza, 360 KB-eko edukierarekin.
  • Gehienezko erresoluzioa 640x200, 160x200 zortzi koloretan.

Batere makalak, ezta?

Hurrengo atal batean amaren etxetik erreskatatutako beste zaharrunokeria ekarriko dizuet. Egon lerro-lerroan!



Comments

Popular Posts