Star Trek: Belaunaldi Zaharrunoa

Ohartzen naiz sarrera hau jarrita irakurleen %67,34-a galduko dudala, hain baita  eskerga bideoaren frikizio maila, baina ezin izan diot tentazioari eutsi. Izan ere  bideoak Hurrengo Belaunaldiko protagonista gazte, lirain (batzuk ez hainbeste, eta ez naiz zuri begira ari, Riker Komandante tripontziya) eta uniforme leundun haiek zimurtuta eta zeharo desitxuratuta agertzen dizkigu, XXIV. mendean ere entropia gupidagabearen menpe egongo garela erakutsiz.

Enpin, zahar zein gazte, pertsona, androide eta Klingon hauek nire idoloak dira eta hala jarraituko dute betiereko.




Banoa negar pixka bat egitera.

Iturria eta gainontzeko atalak, Topless Robot blogan.


Comments

Popular Posts