Vader ON

Euskalerria Irratiak aukera ON kanpaina martxan jarri du berriki irrati lizentzia helburu bazkide gehiago lortzeko xedearekin. Hainbat pertsonaia famatuk bat egin du honezkero kanpainarekin, irratiko iragarkietan parte hartuz besteak beste.

Babesak ez dira gure Euskal Herri txiki honetara mugatzen, aitzitik, urruneko galaxietatik ere Euskalherria Irratiaren proiektuaren jarraitzaile sutsuek beren babesa helarazi nahi izan diote hiperespazioaren bidez iritsi zaigun audioan entzun daitekeen bezala:


Egizu bat, lagun, Nafarroako Alde Ilunarekin eta bazkidetu zaitez.

Comments

Popular Posts