BSG: Blood and Chrome

Alaitu bihotz friki horiek izan ere Battlestar Galactica telesail zoragarri eta zirraragarriaren prekuela izan zen Caprica zoragarri eta zirraragarriaren jarraipenak badu izena eta izana.  Izan ere Blood and Chromeren aurkezpen bideotxoa plazaratua izan baita berriki, zenbat molatzen duen erakutsiz.


Zoritxarrez bihotz frikien pozak ez du luze iraungo, duela asko galaxia urrun batean zientzia fikziozko telesailak eskaintzen zituen SyFy kateak ezezkoa eman baitio. Zientzia fikzioaz asko dakiten hauek garbi dute zaleok nerabeen arteko liskarrak, dinosauroak eta zentzurik gabeko argumentuak ditugula maite, adimen kritikoen mailako zi-fi gordin eta heldua baino.

Ez bezate Koboleko Jainkoek zuekin errukirik ukan.

Iturria: Scifi Cool eta beste hainbat blog.

Comments

iker said…
kaguenlamarsalada, itxura earrrraaa zuen ba "Blood and Chrome" horrek... nik Caprica ikusi gabe daukat, bertan behera utzi zutelako, merezi du ikusteak??
makilakixki said…
Ez dut Caprica osoa ikusi, egia esan behar badizut, ingelesaz hasi nintzen ikusten eta nahiko hizkera zaila zuenez utzi nuen, gaztelerazko bertsioaren zain. Dena den ikusitakoak oooooooso itxura ona du. Erabat desberdina BSG-tik baina zi-fi oooooso frikia. Gomendagarria benetan.

Popular Posts