QBO-ren autokontzientzia

Iritsi da hainbeste mendetan gizakiak amestu eta baita "amesgaiztotu" duen unea. Aurrerantzean robotak ez dira jostailu garesti soilak izango baizik eta bere buruaz kontzientzia duten adimen mota berri bat. Agurtu dezagun, bada, QBO:





Kontzientzia horren benetakotasunaren eztabaida esparru filosofikoari dagokion heinean hobe afalondo baterako uztea (batez ere orain txotx denboraldia hasi berri dela), baina esan beharra dut, Turing-en testaren ikuspegitik (eta nik pertsonalki Captchekin ditudan arazoak ikusita), niri dagokionez QBO izaki adimentsu bat dela. Zer uste duzu zuk?

Bonus point: QBO kode irekia omen da gainera, zu eta ni ez bezala. Zer gehiago eska dakioke?


Iturria: Robotica Street 1 eta 2, The Corpora (QBO-ren sortzaileak).


Comments

Popular Posts