zonbi eder bat nola bilakatu

Oroitzen The Walking Dead-eko zonbi earrena? Telesaila estrenatu zenean telebista, aldizkari eta webgune guztietan agertu zena eta gure txerifak errukiz hil zuena? Ba bigarren denboraldia estreinatu baino lehen (lehenengo bi atalak jada agertu diraa AEB-etako telebistan eta  seriesyonkis webgunean ) eta hype-a pizteko (bai eta frikion gozamenerako) sei web-atal plazaratu zituzten.


Bost bat minutuko ataletan zehar gure zonbi eder haren jatorria azaltzen zaigu. Ezer berezirik ez duzu topatuko, ezohiko ezustekorik ez duzu izango, baina zaude ziur, zonbi-zale zaren hori, lehenengo denboraldia berrikusteko grina piztuko dizula hozkadatik zonbi bihurtzera dagoen tartea baino denbora laburragoan.

 A New Day


Family Matters


Domestic Violence


Neighborly Advice


Step-Mother


Everything Dies


Portzierto, badirudi nahiko ongi hasi dela bigarren denboraldi hau. Ea lehenengoaren bukaeran hartu zuten norabide Lost-iar hori zuzentzen duten.

Iturria: Zona Fandom, Alt1040.

Comments

Popular Posts