Space, Above and Beyond
Denbora luzea neraman fundamentuzko zientzia fikziozko telesaila ikusi gabe. Bai, Mas Allá del Límite ikusi izan dut noizbehinka, Star Trek Voyager ere tarteka, baina engantxatu gabe. Egoera ez da aldatu baina baliteke aldatzea, izan ere Space, Above and Beyond (ber)ikusten hasi naiz.
ETB1en eman zuten telesaila, gazteek ETB1 ikusten genuen garai urrunetan. Erakargarria zen oso, euskaraz zelako alde batetik, efektuak oso onak zirelako (1995. urteko saio batentzako) eta Star Trek-en estetikatik aldentzen zelako. Bai, zentzu horretan 2003. urteko Galactica-ren aitzindaria izan zela esan genezake, pertsonai ilun eta argumentu orokor landuarekin. Hau da, berritzailea oso.
Nik ikaragarri maite nuen telesaila, baina gainontzeko gizakiek ez antza eta lehenengo denboraldiarekin batera bukatu zuten saioa. Zientzia fikziozko telesailen gaur egungo eskasia honetan pena merezi lezake Karta Eroei bigarren aukera bat ematea.
Friki-harrotasun egun luze eta oparoa izan dezazuela \\//
Friki-harrotasun egun luze eta oparoa izan dezazuela \\//
Comments
Nik ikusitako azkena, "Gravedad Cero", oso ona, hasieran motel hasten da, baina azkeneko kapituloak izugarri onak dira. Tamalez, moteltasun honek, eta espazioko "Anatomia de Grey" bezala saldu izana (ez du zerikusirik kursilada horrekin) ikusleak uxatu zituen eta lehenengo denboraldiarekin batera bertan behera utzi zuten, kriston dirutza gastatu eta gero... Halere merezi du ikusteak, oso oso ondo egina!!
Ikusten baduzue, bukaeraren gogoarekin geratuko zarete, no problem, gidoilariak telesail osoa pentsatua zuen eta interneten dago istoriaren jarraipena eta bukaera, pena bat ze istorioa bikaina zen...