Trexelak

Trexels Star Trek-eko pertsonai ia guztien poster bat da,  8-bit itxura retroaz eginak. Zer gehiago eska daiteke? Ba eskatzearren Enterprise eta gainontzeko espazio ontzi guztiak eskatuko nituzke, baina oraingoz liluratu nauten Trexels  hauei begira emango ditut hurrengo 72 orduak edo. Zuen baimenarekin, noski.

Engage!

Iturriak: Microsiervos-en ikusia eta Trexels webgunea.

Comments

iker said…
lan polita !!
makilakixki said…
Bai, besarkatu eta muxukatzeko gogo ikaragarriak sartzen zaizkit irudi hau ikustean. Baita beste sentsazio batzuk ere, hemen esango ez ditudanak ¬.¬

Popular Posts