Eroriko da ala ez da eroriko?

Inception/Origen filma zineman ikusi nuenean barre-algara irten zitzaidan [ADI, ESPOILERRA!] bukaerako zibaren eszena hori nola ebatzi zuten (edo nola ez zuten ebatsi) ikusita. Sarean apur bat bilatu ezkero ehunka dira eszena horren inguruan eginiko bideoak (College Humor-ena bereziki dibertigarria da), baina niri hau gustatu zait bereziki. Gozatu irudiaz eta musikaz. Eroriko da ala ez da eroriko?

 

Amets goxoak izan ditzazuela.

Comments

Popular Posts